XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

17. Gutuna TE KIKARAK DESERTUAN

Heurena ere, gurea bezala, koloretako mapetan esistitu ez arren, beren independentziaren alde burrukan ari den herria da.

Afrika ifarraldean Saharako Desertua dago.

Saharako Desertua esatea hitza errepikatzea da, sahara hitzak berez desertu esan nahi duelako, baina horrela agian bere zabaltasuna ehun aldiz Euskal Herriaren territorioa eta bere desertutasuna azpimarratzen da.

Han, desertuaren mendebaldean, historian zehar estatu propiorik ezagutu ez arren herri berezi legez moldatu den jendea bizi da, saharauiak.

1884 urtean espainolek Sahara Mendebaldea okupatu zuten, baina saharauiek, tradizio benazko eta gerlariko nomada islamikoak, ez zuten zapalketa sekula guziz ametitu eta sarritan burrukatu ziren frantziar eta espainiar kolonialisten aurka.

Sarritan euskal mutilek ere, soldaduska egitera behartuak, hara joan beharra zuten, Espainiaren soberania eta larderia lurralde hurrin haietan zaintzera.

Sahara Mendebaldean independentziaren aldeko burruka Afrikako liberazio nazionaleko beste mogimenduekin batera hasi zen, eta 1973 inguruan gogortu zen, (...).